Gipuzkoako arrano arrantzale negutar bakarra hirugarren urtez Oria behean

Euskal Herriko zenbait itsas adarretan eta urtegitan pase garaian arrano arrantzaleak (pandion haliaetus) ikusten badira ere, horietako gutxi batzuk baino ez dira geratzen negua gurean igarotzera; Lapurdin ale pare bat, Zuberoan ale bat, Bizkaian ale pare bat, eta Gipuzkoan ale bat.

IMG-20200315-WA0029Arrano arrantzalea, Motondon, 2018ko abenduan (Koldo Lizundiaren argazkia)

Bizkaiko negutarrak, Urdaibaiko itsasadarrean igarotzen dute negua, eta Euskal Herrian espeziea berriro sartzeko proiektu baten barruan askatutako aleak dira. Gipuzkoakoa, aldiz, modu naturalean etorri zen duela hiru urte Oria Behera lehengo aldiz, inolako artifiziorik gabe. Oria Behean, Usurbil eta Orio artean, bizitoki egokia aurkitu du, eta neguz negu errepikatzen ari da azkeneko urteotan. Saria eta Motondo artean lasaitasuna eta arrantza ugari aurkitu du; gaur egun, Euskal Herriko itsas adarretan betetzen ez diren bi baldintza, Oriako tartetxo honetan salbu. Hori dela eta, Oriako arrano arrantzalea babestu nahi badugu, eta datozen urteotan itzultzea nahi badugu, bi baldintza horiek betetzen jarraitu beharra dago.

arranoarrantzeladoArrano arrantzalea arrantzatu berria duen korrokoi bat jaten, Oria behean, 2020ko martxoan (Xabier Saralegiren argazkia)

Utzi iruzkina

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close